XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal eraikitza auzia.

PIO BAROJA`REN ATERALDIAK

Euskal erri-eraikitzarik ba`dago ala ez?.

Ona emen, euskal-eraikitzari buruz, erne bizi danari bururatzen zaion, lenengo galdera.

Gure errian, euskal estiloko etxeari buruz, eztabaida aundiak dabiltz.

Euskal estiloko etxerik, ez bai da; eta, ez bai da beiñere izan.

Ala dio Pio Baroja`k.

Euskal etxea, Europa-biotzean ezagutzen dan, euri aldeko etxea da, eskortarik gabeko etxea, lauki zuzeneko edo lauki berdiñeko oiña duan etxea.

Eta aurrerago auxe dio: Giro aldetik etxeak sailkatzea, jatorrago izango litzakela iruditzen zait .

Era ontan, elur-etxea, euri-etxea eta eguzki-etxea, aipa daitezke.

Elur-etxea, tellatu zorrotzago ta leio estuakin; euri-etxea, tellatu berdiñago ta tellatu egal irtenakin; eta eguzki-etxea, bere eskortakin eta tellatuaren ordezko etxe-sapaia, osorik edo erdi osorik jartzeko jokerarekin; eta onen gaindik, dorre edo mairu-dorrearen antz irudiko bat eraikirik.

Ala ere, ikastunen eta eraikitzalarien iritzia, ez da ori.